ir al contenido

Kutxabank

Cookies-en politika

Kutxabank SAn (aurrerantzean, "Kutxabank"), datuak biltzeko eta erabiltzeko moduari dagokionez argiak izan behar dugulakoan gaude.

Gardentasun-maila handiagoa eskaintzeko, politika honetan webgune honek erabiltzen dituen cookie-motei nahiz horiek konfiguratzeko moduari buruz informazio zehatza ematen da.

 

1. Zer dira cookie-ak?

 

Cookie-ak erabiltzaileak bisitatzen dituen nabigatzailean webguneek gordetako fitxategiak dira. Haien bidez, zure nabigazioari buruzko informazioa hainbat helbururekin lortzeko aukera dago.

Webgune honetan cookie-ak zertarako erabiltzen ditugun hurrengo atalean zehaztuta agertzen da.

 

2. Cookie-motak eta cookie-ak zertarako erabiltzen ditugun

Webgune honetan bi mota erabiltzen ditugu: cookie propioak (Kutxabanken titulartasuna dutenak eta domeinu honetatik bertatik sortutakoak) eta beste batzuenak ere (hirugarrenek kudeatutakoak eta orokorrean dagokion hirugarrenaren domeinutik sortutakoak). Cookie horietako batzuk saioari lotutakoak dira (informazioa biltegiratu eta berreskuratzen dute erabiltzailea webgunera sartzen den bitartean eta saioa amaitzean ezabatu egiten dira) eta, beste batzuk, aldiz, iraunkorrak dira (iraupen luzeagokoak, minutu batzuetatik urte batzuetara).

Cookie horietako batzuek webgunean eskainitako zerbitzuen funtzionamendua eta prestazioa errazten dute (orokorrean ezinbesteko cookie-ak deiturikoak). Gainera, honako helburu hauetarako ere erabiltzen ditugu cookie-ak:

 

Beste batzuen cookie-ak:

 

Helburua

    Hirugarrena

Gordeta edukitzeko epea​

  Informazio gehiago

Aztertzeko edo neurtzeko cookie-ak: erabiltzaileen jokabidearen jarraipena egiteko eta hura aztertzeko aukera ematen dute. Cookie tekniko mota horren bidez jasotako informazioa webgunearen jarduera neurtzeko erabiltzen da (adibidez, bisita-kopurua), webgunearen erabiltzaileek egiten duten erabileraren analisiaren araberako hobekuntzak sartzeko.

    Google

2 urte

 

3. Nola indargabetu edo ezabatu cookie-ak?

 

Erabiltzaileak bere ekipoan instalatutako cookie-ak baimentzeko, blokeatzeko edo ezabatzeko aukera dauka. Horretarako, bere ekipoan instalatutako nabigatzailearen konfigurazio-parametroak aldatu behar ditu. Nabigatzaile nagusietan cookie-ak blokeatzeko eta ezabatzeko aukera eskaini arren, Interneteko nabigatzailearen arabera prozedura bestelakoa izan daiteke. Beraz, mesedez, begiratu Interneteko nabigatzailearen ekoizleak eskainitako jarraibideak. Mugikorren kasuan, nabigatzaileak aukera horiek edukitzen ditu "Doitu" atalean.

Hona hemen nabigatzaile batzuek emandako jarraibideak:

 

 

Hirugarren batzuek (opt-out) errefusatzeko sistemak edo beste konponbide batzuk ere ematen dituzte:

 

 

Erabiltzaileak cookie-ak erabiltzea onartzen badu baina geroago, berriz, baztertzen badu, cookie horietako batzuk instalatuta geratuko dira bere gailuan. Ezabatu nahi badituzu, zure nabigatzailetik egin ahal izango duzu, atal honetan bertan gorago adierazi bezala.

 

4. Datuak babesteari buruzko informazio gehigarria

Atal honetan, datu pertsonalen erabilerari buruzko informazioa ematen da, cookie-ei buruzko politika honetako gainerako ataletan eta Datu Pertsonalak Babesteko Politika-n emandako informazioarekin osagarria.

 

Erabileraren oinarri juridikoa: erabiltzaileak edozein unetan ezeztatu ahal izango du bere adostasuna, politika honen 3. atalean adierazten denaren arabera ("Nola indargabetu edo ezabatu cookie-ak?").

Datuen hartzaileak: politika honen 2. atalean identifikatutako hirugarrenak ("cookie-motak eta cookie-ak zertarako erabiltzen ditugun").

Hirugarren herrialdeetarako transferentziak: 2. atalean identifikatutako hirugarrenei dagokienez ("cookie-motak eta cookie-ak zertarako erabiltzen ditugun"), erabiltzaileak bere pribatutasunari buruzko politikak begira ditzake, hala badagokio, hirugarren horiek egiten dituzten transferentzien berri izateko.

 

5. Eguneraketak eta aldaketak Cookie-ei buruzko Politiketan

Kutxabankek legezko eta arauzko eskakizun berrien arabera alda dezake Cookie-ei buruzko Politika. Horrez gain, Datuak Babesteko Espainiako Agentziak ezarritako jarraibideen arabera egokitu ahal ditu.

Cookie-en politika honetan aldaketa esanguratsuak gertatzen direnean, erabiltzaileari jakinaraziko zaizkio eta, beharrezkoa izanez gero, cookie-ak erabiltzeko baimena eskatuko diote.

 

 

© Kutxabank 2012