ir al contenido

Kutxabank

Web irisgarritasuna

Erabiltzaile guztiek Interneteko edukiak eskuratu ditzaketela bermatzea da Web Irisgarritasunaren helburua, euren hardwarea, softwarea, sare-azpiegitura, hizkuntza, kultura, kokapen geografikoa edo trebakuntzak edozein direla ere.

Helburu hori lortzeko, Kutxabankek AA mailako irisgarritasun-irizpideak ezarri ditu bere atariko ataletan, Interneteko bulegoan izan ezik. Irizpideok World Wide Web Consortium-ek (W3C) garaturiko Web Accesibility Initiative (WAI) ekimenean oinarrituta daude.

Besteak beste, orrien egiturak, loturen argitasuna eta baliabide grafikoen azalpena egokitu dira irizpide horietara, eta horrez gainera, CSS, Javascript edota pluginak onartzen ez dituzten nabigatzaileen bidez ere edukiak ikusi eta horietara iritsi ahal izango dela bermatzen da.

Webguneetarako irisgarritasunaren araubideari buruzko informazioa ondoko webguneetan kontsultatu daiteke:

© Kutxabank 2012