Kutxabankek bere kudeaketa-ereduan modu orekatuan integratzen ditu jasangarritasun ekonomikoa, gizarte-berdintasuna eta ingurumenaren kalitatea.
Konpromiso hirukoitza negozio-eredu sendoan ikusten da, irizpide ekonomikoak ingurunea zaintzeko jarrera proaktiboarekin batzen baititu, eta bideragarri egiten baitu balore-ekonomikoa sustatzean gizarte-balioa sortzea.
Era berean, eredu korporatibo bakarra du, irabazien % 100 gizartera itzultzen duena, eta, aldi berean, erakundea presente dagoen lurraldeekiko garapen-konpromisoari eusten dio. Azken batean, ESG irizpideak biltzen dituen eredu jasangarria, txosten hauetan islatzen dena: Euskadin egindako ekarpena eta taldearen ekarpena Espainiako Estatuan.
Rating ESG Risk de Morningstar Sustainalytics enpresak Kutxabankek ingurumenaren, gizartearen eta gobernu korporatiboaren arloan duen jarduna ebaluatu du, eta Taldearen iraunkortasun-arriskuak baloraziorik onena jaso duen kategorian kokatu dira – 0 eta 10 puntu artean –, txostenean aurkeztu bezala.
Bere aldetik, zerga-betebehar guztiekin duen konpromisoa jasotzen du Kutxabanken estrategia fiskalak. Horrela, kudeaketaren eraginkortasuna eta Fundazio akziodunentzat balioa sortzeko helburuak bateratzen ditu.
Kutxabank Taldeak egindako zerga-ekarpena ikus dezakezu zerga-ekarpenaren txostenean.
Erakundearen interes-taldeek entitatearen EGEaren politikan parte hartzen dute, komunikazio iraunkor eta argiarekin.