ir al contenido

Kutxabank

Nortzuk garen

2012ko urtarrilaren 1ean bere jarduera hasi du Kutxabank-ek, BBK, Kutxa eta Vital, hiru Euskal Kutxen bateratzetik sortutako bankuak. Hiru kutxak dira erakunde berriaren akziodun bakarrak, eta honen eskuetan utzi dute beren finantza-negozioa.

Kaudimen egoera bikaina oinarri duela jaio da Kutxabank, balantze dibertsifikatuarekin, erakunde-gobernu eredu berriarekin eta ezbairik gabeko lidergotza dugularik gure jardueraren jatorriko kokagune izan diren lurraldeetan. Pertsonekin konpromiso tinkoa duen erakundea gara, eta garapen ekonomikoa zein soziala dira gure helburu nagusiak.

Gure jarduera estrategikoa tokian-tokiko banka ereduan oinarritzen da, eta finantza-taldea osatzen dugun erakundeok prozesuak, politikak eta zerbitzu zentral amankomunak partekatzen ditugu, eskalako ekonomiak eta irabazi jasangarriak lortzeko. Gure bezeroak dira Kutxabank-en lehentasun nagusia, gure negozio-eredua hurbileko hartu-emanean, konfiantzan eta epe-luzeko harremanean finkatzen baita, norbanakoekin zein gure inguruko ETE-ekin.

Kutxabank-en bere horretan mantentzen dugu irabazien zati bat gizarteari atzera emateko konpromisoa. Hori Gizarte-ekintzen bitartez egiten dugu, norberak bere jatorriko lurraldean.

© Kutxabank 2012

Saioa eta zure lehentasunak mantentzeko, erabiltzailearen esperientzia pertsonalizatzeko eta webgunearen erabilerari buruzko estatistikak lortzeko, gure webguneetan cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu, instalatzea onartuko duzu. Ezagutu ezazu cookieei buruz daukagun politika eta nola aldatu konfigurazioa