Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Enpresa baten benetako balioa aukerak sortzeko eta bere ingurua eraldatu eta hobetzeko duen gaitasuna da. Kutxabanken ondo dakigu hori. Horregatik, zurekin batera hazi nahi . Zuri entzuteko, bultzatzeko eta aurrera egiten laguntzeko gaude. Zure enpresa indartzen dugu.
Eusko Jaurlaritzaren Renove Smart Industry programak 75.000 eurorainoko laguntzak ematen ditu enpresa industrialen inbertsioak sustatzeko. Gainera, Kutxabanken behar duzun finantzaketa eskuratu ahal izango duzu.
Zure enpresara egokitutako finantzaketa-tresnak , zure inbertsio-proiektuak aurrera atera ditzazun: maileguak, leasing, renting…
Zure likideziaren kudeaketa optimizatzen lagunduko dizugu. Lortu bultzada gehigarria zure enpresak aurrera egiten jarrai dezan.
Kutxabank Nazioartea, zure enpresak esportatzeko eta inportatzeko egindako salerosketen balioa finantzatzeko eta bermatzeko, atzerrian ditugun kanpo-merkataritzako adituen aholkularitzarekin.
Enpresei finantza-aholkularitza emateko gure zerbitzu espezializatua, kapital-merkatuetarako sarbidea errazteko (equity eta zorra) eta enpresen bat-egiteen esparruan egon daitezkeen egoeretarako konponbideak bilatzeko.
Zure proiektu estrategikoetarako finantzaketa egituratua eta egokitutako baliabide aurreratuak, zure enpresaren erronka berriei aurre egiteko.
Kutxabank Aseguruetan zure enpresa arrisku-mota askotatik babesten dugu: arrisku materialak, ekonomikoak eta jarduera gauzatzearen ondoriozko erantzukizuna. Helburu horrekin, estaldura eta berme ugari eskaintzen dizugu.