Gira tu dispositivo a modo "landscape"

Portal Kutxabank

 

Online Banka sarbidea

 

tecla virtual 0 tecla virtual 1 tecla virtual 2 tecla virtual 3 tecla virtual 4 tecla virtual 5 tecla virtual 6 tecla virtual 7 tecla virtual 8 tecla virtual 9
Pasahitza ahaztu duzu?

Jardueren programa

Gaztedi Jardueren Programa

Hemen daukazue ikasturte honetarako prestatu ditugun aisialdi eta heziketa proposamenak, Gaztedi Planaren titularrentzako pentsatuak.

Zuen gustukoak izatea espero dugu. 

Jarduera nabarmenak

*Gaztedi prezioaz gozatzeko, nahitaezkoa da Gaztedi plana izatea eta haren zenbakia adieraztea inskripzioa egiterakoan.
  • -

    BBK udalekuak

    Badatoz berriro BBK Udalekuak Urdaibaira. Klima-aldaketaren aurkako sentsibilizaziora bideratutako jardueren ildotik egingo du, eta, horrela, aisialdirako gune bat sortuko du. Bertan haurrek modu ludikoan eta modu kooperatiboan planetaren oraina eta etorkizuna zaintzen ikasiko dute.

    Izan ere, gaur inoiz baino gehiago, planetaren aldeko konpromisoa hartzen dugu eta horrela izatea nahi izan dugu BBK Udalekuetan.

    Jasangarritasunaren aldeko apustua BBK Udalekuen eredu gastronomikoan ere nabarituko da, elikadura osasungarria eta tokikoa nagusi izanik.

    BBK Udalelekuetan euskara ohiko komunikabide gisa sustatzen, baloratzen eta indartzen da, baina ingelesaren erabilera modu erraz eta dibertigarrian bultzatzearen aldeko apustua egiten du.

    Izen-emateak zabalik martxoak 2tik 23ra bitartean.

    Irakurri gehiago
  • -

    Hizkuntzen programa: Tarazonan eta Atzerrian

    Uda honetan martxan jarriko ditugu berriro Hizkuntza programak!

     %100eko ingeles udalekuak Tarazonan (Aragoi). Klaseak eta jarduera ezberdinak ingelesa praktikatzen duten bitartean ederto pasa dezaten. 8 urtetatik 14ra bitartean. Uda honetan, etxetik gertuago ingelesa hobetu ahalko dute Tarazonako udaleku hauetan. 

    Eta atzerrian esperientzia ahaztezin bat bizi dezaten, Irlandan, Canada, Maltan eta Erresuma Batuan, ingeleseko eskolak, jarduerak eta txangoak uztartzen dira. Estatu Batuetan, Floridan eta Ingalaterra Berrian, familiekin bizitzeko programak modurik onena dira Amerikako kulturan murgiltzeko eta ahozko ingelesa praktikatzeko.

    Egonaldiak baita Frantzian eta Alemanian ere!

    Kontsultatu programa osoa. Izen-emateak zabalik.

     

    Irakurri gehiago
  • -

    Barnetegia Bakaikun

    Aukera paregabea euskaraz bizitzeko eta ikasturte osoan ikasitako guztia birpasatzeko. Tailerrak, hitzaldiak, musika, txangoak... ondo pasatzea baita hizkuntza ikasteko modurik onena.

    Irakurri gehiago
  • -

    Lur Kanpusa eskola

    Lur Kanpusa Eskola Uluwatu Camps-ek haur eta nerabeentzat antolatu dituen udalekuak dira. Neska-mutilek euskaran murgiltzeko aukera izango dute eta Urduñatik (Bizkaia) gertu dagoen Tertangako aterpetxean hartuko dute ostatu. Leku lasaia da, Tologorri mendiaren magalean.

    Udalekuaren programa eskualdeko ekosistemetan oinarritzen da. Horretarako, makina bat jarduera antolatu dira: ingurunea (ibaia, belardia, baso naturala eta landatua) ezagutzeko hainbat txango, bisitaldia zero kilometroko marmelada ekologikoaren ekoizleei, sukaldaritza tailerra sasoiko produktuekin, txangoak, ginkanak eta ongi pasatzeko beste hamaika ekintza.

    Udalekuak 7 eta 13 urte bitartekoentzat dira. Prezio berezia Gaztedi titularrentzat.

    Irakurri gehiago
  • -

    Saskibaloi edo Futbol udalekuak Zarautzen

    Trebatu zaitez futbol zein saskibaloian Zarautzen euskaraz. Eta animatzen bazara, surfa ere praktikatu dezakezu olaturik onenetan.

    Teknifikazio eta Parte-hartze campusak dira. Futbola edo saskibaloia lehen aldiz egiten dutenentzat zein askotan jolasten dutenentzat. Atezainentzako trebakuntza berezia.

     

    Irakurri gehiago
  • -

    Saskibaloi udalekuak Sito Alonsorekin

    Campus honek udan saskibaloian jokatzen ikasteko eta kirol honetaz gozatzeko aukera emango die 8 eta 17 urte bitarteko haurrei. Haien kirol gogokoena egiten duten bitartean, sekula ahaztuko ez dituzten egunak biziko dituzte. 

    • Saskibaloi campusa: Saskibaloian trebatzeko saioak. Lehiaketak, hitzaldi teknikoak, bideoak.

    • Jarduera osagarriak: Kanpoko igerilekua eta klimatizatua aire librean. Aisialdiko jarduera antolatuak., aisialdiko jarduera antolatuak.

    Zuzendaria
    Sito Alonso (entrenatzailea ACBn). Egun guztietan bertan egongo da uztailak 7tik aurrera (aurretik selekzioarekin Letonian dituen konpromezuak dela eta).

    Prezioak barne hartzen du: Bilbo eta Donostiatik aterako den autobus-bidaia.

    Irakurri gehiago
  • -

    Estadio Campusak

    Eskolarik ez dutenean, goizez, Gasteizko Estadion jolasean eta kirola egiten ondo pasa dezatela nahi baduzu, 5 eta 12 urte bitarteko neska-mutilentzako kirol-campusak dituzue.

    09:00etatik 13:30era, ordu erdiko malgutasunarekin, sartzeko eta irteteko ordutegian, eta hamaiketako osasungarria barne.

    Pazko astea eta San Prudentzion: Apirilak 7tik 10era bitartean eta apirilak 29 eta 30era bitartean.

    Kontsultatu udako ordutegi eta datak.

    Irakurri gehiago
  • -

    Araski saskibaloi campusa

    Aste Santuko oporrak bueltan dira, eta haiekin aukera ezin hobea dator txikienek saskibaloiaz eta aisialdiaz goza dezaten! 2026ko Campusak ateak irekiko ditu apirilak 7tik 10era bitartean, kirolez, ikasketaz eta adiskidetasunez beteriko lau jardunaldi ahaztezin eskainiz.

    2012eta 2019 artean (biak barne) jaiotako haurrei zuzenduta, campusa 9:30etatik 13:30etara egingo da. Gune ezin hobea, teknika hobetzeko, erronka berriak aurkitzeko eta, batez ere, ingurune dinamiko batean primeran pasatzeko.
     

    Irakurri gehiago
  • -

    Biwak bicampusa

    Zure seme-alabak jolastea, salto egitea, korrika egitea, zuhaitzetara igotzea eta esploratzea gustuko badu, eskaladak hori guztia segurtasun eta konfiantza handiagoarekin egiteko aukera emango dio. Jarduera anitzeko campus honetan egiten diren tailer anitzetan eta gaikako ginkana dibertigarrietan, kirola egiteaz gain, koordinazioa, oreka, kontzentrazioa eta arazoen ebazpena lantzen dira jolasaren bidez.

    Gainera, Bicampusetan, emozioak kudeatzen, beldurrak gainditzen eta beren buruarengan eta besteengan konfiantza izaten ikasiko dute.

    Derioko Biwak Experience gunea, entrenamendurik onena egiteko instalazioekin eta segurtasuna erdigunean jartzen duen ingurune egokituarekin.

    Bertako jatetxean bazkaltzeko aukerarekin.

     

    Irakurri gehiago
  • -

    Udaleku Musikalak Bilboko Koral Elkartean

    Zatoz musika ezagutu eta gozatzera gure Udaleku Musikaletara! Jolasen eta partaidetzaren bitartez haurrak musikarekin kontaktua hartuko du, bere kreatibitatea garatuz. Kantatu, dantzatu eta erritmoaz disfrutatu! Udarako plan ezinhobea!

    Irakurri gehiago
  • -

    Tekno eta 3D Asimov Leioa eta Portugaleten

    Robotika-proiektuak Legoak erabiliz. Hainbat robot sortu eta programatu itzazu, hala nola animaliak, ibilgailuak, robot esploratzaileak edo lehiaketetarako sumo robotak. Goza dezazu Lego Stop Motion metodoa duen film bat sortzen duzun bitartean. Diseinatu 3D-n zure pertsonaiarik gustukoenak eta mundu harrigarriak sortuz.

    Irakurri gehiago
  • -

    Camp tecnológico Bilbon eta Gasteizen

    Ezagutu sormenaren eta teknologiaren unibertso zirraragarria , Gasteiz, Bilboko eta Algortako Camp Tecnologikoko kanpamentuetan. 7-17 urteko haur eta nerabeentzat, programazioa, elektronika eta robotika modu dibertigarrian ezagutzeko aukera, adin bakoitzari egokitutako jardueren bidez.

    🔩 Robotika sortzailea: LEGO programagarria Kodu, Scratch eta MakeCode Arcade taldeekin. 🛠️Elektronika interaktiboa: Micro:bit duten gailuak sortzea. 🎮 Bideojoko hezigarriak: Garapena Minecraften eta, 12 urtetik gorakoentzat, programazioa Unityrekin.

    Helburua parte-hartzaileek oinarrizko trebetasun digitalak eskuratzea da, sormena eta pentsamendu logikoa sustatuz.

    Bizi ezazu etorkizuneko talentua bultzatzen duen esperientzia teknologiko paregabea!
     

    Irakurri gehiago
  • -

    Bilboko kirol anitzeko campusa

    Kirolaz gozatu eta primeran pasa!

    Kirol anitzeko campusa: saskibaloia, futbola, patinajea, eskubaloia, padela, etab. Jolas-giroan, kirolaren hastapenaren bidez gaitasun psikomotorrak hobetzeko helburua duen hezkuntza-programa, baterako hezkuntzan eta taldeko jardueretan oinarritutakoa (dantza modernoa, xakea, eskulanak, zinema udan...).

     

    Irakurri gehiago
  • Noiztik datak Noiz arte datak baino lehenagokoa izan behar du
    Noiztik data ere sartu behar duzu
  • Noiztik datak Noiz arte datak baino lehenagokoa izan behar du
    Noiztik data ere sartu behar duzu
  • Balioa barrutitik kanpo (0-17 urte)
  • Balioa barrutitik kanpo (300 euro arte)

Ekintzak

  • Euskaraz egin daitezkeen ekintzak
  • Ingelesez egin daitezkeen ekintzak
  • Familiarekin egin daitezkeen ekintzak

Menú de pie de página

Cookieen ezarpenak

Cookie propioak eta hirugarrenenak erabiltzen ditugu gure zerbitzuak aztertzeko eta zure lehentasunekin lotutako publizitatea erakusteko, zure nabigazio-ohituretatik (adibidez, bisitatutako orrialdeak) abiatuta landutako profil batean oinarrituta.

Cookieen erabilera konfigura dezakezu, uko egin diezaiokezu, edo informazio gehiago lor dezakezu hari buruz.

Pribatutasun-lehentasunen zentroa
Zure pribatutasuna

Webgune bat bisitatzen duzunean, webguneak informazioa gorde edo berreskura dezake nabigatzailean, cookie gisa batez ere. Informazio hori zuri, zure lehentasunei nahiz zure gailuari buruzkoa izan daiteke, eta webguneak espero bezala funtziona dezan erabiltzen da nagusiki. Informazioak, normalean, ez zaitu zuzenean identifikatzen, baina web-esperientzia pertsonalizatuagoa eskain diezazuke. Zure pribatutasuna errespetatzen dugunez, cookie-mota batzuk baztertzea erabaki dezakezu. Kategorietako izenburu desberdinetan klik egin dezakezu informazio gehiago lortzeko eta gure konfigurazio lehenetsia aldatzeko. Hala ere, cookie-mota batzuk blokeatzeak eragina izan dezake webguneaz izango duzun erabilera-esperientzian eta baita eskain diezazkizukegun zerbitzuetan ere.

Cookie teknikoak
Inaktiboak Beti aktiboak

Cookie hauek beharrezkoak dira webguneak ondo funtzionatzeko, eta ezin dira gure sistemetan desaktibatu. Oro har, zerbitzuak eskatzean egindako ekintzei erantzuteko bakarrik konfiguratzen dira, hala nola zure pribatutasun-lehentasunak ezartzea, saioa hastea edo inprimakiak osatzea. Zure nabigatzailea konfigura dezakezu cookieak blokeatzeko edo haiei buruz abisatzeko, baina webguneko eremu batzuek ez dute funtzionatuko. Cookie hauek ez dute identifikazio pertsonaleko informaziorik biltegiratzen.

Analisirako cookieak
Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek aukera ematen digute orrialdearen erabiltzaileen portaeraren jarraipena eta analisia egiteko eta, zehazki, bisitak eta trafiko-iturriak zenbatzeko, gure webgunearen errendimendua ebaluatu eta hobetu ahal izateko. Bisita gehien edo gutxien izandako orrialdeak zein diren eta bisitariak non ibiltzen diren jakiten laguntzen digute. Cookieek jasotzen duten informazio guztia agregatua da eta, beraz, anonimoa. Cookie hauek erabiltzeko aukerarik ematen ez baduzu, ez dugu jakingo noiz bisitatu zenuen webgunea, eta ezin izango dugu ebaluatu ondo funtzionatu zuen ala ez.

Pertsonalizaziorako cookieak
Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek aukera ematen dute webguneak funtzionaltasun eta pertsonalizazio hobeak eskain ditzan, eta aukera ematen diote erabiltzaileari bere terminaleko hainbat irizpideren arabera aurrez definitutako ezaugarri orokor batzuekin zerbitzuan sartzeko, hala nola hizkuntza, zerbitzuan sartzeko erabiltzen den nabigatzaile-mota, zerbitzuan sartzen den eskualde-konfigurazioa, etab. Gure enpresak edo gure webguneetan txertatutako zerbitzuak dituzten kanpoko hornitzaileek ezar dezakete cookie-kategoria hori. Cookie hauek erabiltzeko aukerarik ematen ez baduzu, baliteke zerbitzu hauetako batzuek ez funtzionatzea.

Publizitate cookieak
Inaktiboak Aktiboak

Cookie hauek publizitate-cookie estandarrak nahiz portaerazko publizitate-cookieak barne har ditzakete. Lehenengoak publizitate-espazioak modu eraginkorrean kudeatzeko aukera ematen dutenak dira, esaterako, argitaratutako edukia edo iragarkiak bistaratzeko maiztasuna. Bigarrenak gure publizitate-bazkideek gure webgunearen bidez ezarritakoak dira. Cookie hauek erabiltzaileen portaerari buruzko informazioa biltzen dute, beren nabigazio-ohiturak jarraitutasunez behatuz, eta horrek profil espezifiko bat garatzeko aukera ematen du, profil horren arabera publizitatea erakusteko. Cookie hauek onartzen ez badituzu, zuzendutako publizitate gutxiago ikusiko duzu.