Gira tu dispositivo a modo "landscape"
Etxeko txikienek irudimena askatzea nahi dugu, gozatzen duten bitartean.
Aurten, gure mundua eraldatu nahi duten 17 ekimenetako bat proposatzen dugu gure urteko Marrazki eta Sormen Lehiaketarako.
GAIA:
Kutxabanken Garapen Jasangarrirako Helburuekin (GJH) konprometituta gaude, hau da, gure mundua eraldatzeko 17 ekimenekin.
Horregatik, oraingoan etxeko txikienei gonbidapena egiten diegu, marrazki baten bidez, GJH 11ri buruz duten ikuspegia irudikatzeko: "Hiri eta komunitate jasangarriak" (helburua: hiriak inklusiboak, seguruak, erresilienteak eta jasangarriak izatea).
Erakutsi nolakoa den zure kirol gogokoena marrazki, collage edo hainbat teknika batera erabiliz, zeuk aukeratu!
ADINA ETA KATEGORIAK:
8 urtera arte / 9 urtetik 13ra arte / 14 urtetik 17ra arte.
SARIAK
Adin-kategoria bakoitzeko bat, oinarrietan adierazitakoaren arabera.
ONARTZEKO EPEA:
2025eko azaroaren 1ean hasiko da, 12:00etan.
2026ko urtarrilaren 7an amaituko da, 23:59an.
Aipatutako gaiarekin marrazki bat bidaltzen duten parte-hartzaileek, lehiaketaren oinarriak betez, opari-kodea jasoko dute Cheerz plataformaren bidez argazkiarekin pertsonalizatu daitekeen puzzle baterako, lehen 1.000 parte-hartzaileak osatu arte.
PARTE HARTZEA:
Horretarako prestatutako plataforma honen bidez aurkeztuko dira marrazkiak.