ir al contenido

Kutxabank

  • logo Kutxabank - Hasiera
  • > Helburua, ikuspegia eta balioak

Helburua, ikuspegia eta balioak

Helburua

Kutxabankek balio ekonomiko eta sozialaren sorrera iraunkorra bultzatzen du, finantza-eskaintza aurreratua, berritzailea eta kalitatezkoaren bidez.      

 

Ikuspegia

Erreferentziako banka komertziala: Gure inguru naturalen, enpresen eta pertsonen ekosistema finantzarioaren sustatzaile nagusia gara, haientzat erreferentzia bankua baikara. Finantza produktu eta zerbitzuen kalitateak, baliabideen kudeaketa profesionala eta zuhurrarekin batera, negozioaren kaudimena eta errentagarritasuna dakarte.                   

Konfiantza. Gobernantza-ereduak, merkatu-disziplinak eta gure kudeaketa-ereduaren iraunkortasunak sektorearen buruan kokatzen gaituzte konfiantzari dagokionez. Konfiantza hori sendotu egiten da gure bezeroekin dugun harreman hurbilekoa eta gardenari esker, eta eurak dira gure interes-talde nagusia. 

Talde sendoa. Bere langileen berdintasunaren, hazkunde profesionalaren eta garapen pertsonalaren aldeko apustua egiten duen erakundean lan egiteaz harro gaude Kutxabank osatzen dugun pertsonak. Bertako talentua erakarri eta atxikitzeko lehiatzen gara.  

Gizartearen aurrean erantzulea. Gure jarduerak arlo ekonomikoan, sozialean eta ingurumenean duen eragin positiboa ahalik eta handiena izan dadin dugun bokazioari eusten diogu. 

 

Balioak

Hurbiltasuna. Gure inguruarekin dugu konpromisoa, hortaz, bezero bakoitzaren profilari egokitzen zaizkion produktuak eta zerbitzuak diseinatzen dihardugu, eta bere beharrizanei erantzuten diegu, aurrez aurre nahiz teknologia berriek ematen diguten hurbiltasunetik.   

Erraztasuna. Produktu eta zerbitzu gardenak eta ulertzeko nahiz erabiltzeko errazak eskaintzeko bokazioa dugu. Irtenbide argiak eta eraginkorrak, prozesuak erraztu eta bezeroen kudeaketak sinpleago, erosoago eta azkarrago egiten dituztenak.    

Berrikuntza. Berehalakotasunaren munduan bizi gara eta berrikuntza digitala gure alde dugu. Bezeroarekiko harreman modu berrietara egokitzen gara, ideia berriak abiarazten ditugu produktu eta zerbitzuetan, erronka teknologikoari erantzuteko helburuz.  

Iraunkortasuna. Baliabideen kudeaketan eta negozio-prozesuetan dugun zorroztasunari esker, Kutxabankek erritmo iraunkorrari eusten dio bere eraginkortasunaren hobekuntzan eta arriskuaren kostuan, egungo nahiz etorkizuneko negozioaren errentagarritasuna bermatzeko helburuz.     

Zuhurtzia eta kaudimena. Arrisku profil ertain-baxua du Bankuak, likidezia eta kaudimen mailak, ordea, altuak dira.    

Gardentasuna. Kudeaketa gardenetik eta gobernantza praktika onenetatik, gure langileen prestakuntza espezializatuak eta profesionaltasunak zintzotasuna eta etika dakarzkiote Kutxabanken negozio-ereduari.   

Konpromisoa. Kutxabankek aurrerapen ekonomikoa eta soziala bultzatzen ditu, garapen iraunkorraren aldeko apustua egiten du eta ingurumenean duen eragina murrizteko konpromisoa du, eta hori guztia, ukera berdintasuna eta giza taldearen trebakuntza profesionala sustatzen dituen lan-giroan. 

 

© Kutxabank 2012

Cookieen ezarpenak

Webgune honek helburu teknikorekin soilik erabiltzen ditu bere cookieak eta hirugarrenenak, eta ez du erabiltzaileen daturik biltzen ez eta lagatzen ere haien baimenik gabe.