Etxebizitzarako Gizarte Fondoaren (EGF) xedea, kreditu-erakundeek etxebizitzarako gizarte-fondoak sortzea da. Hau urriaren 15eko 27/2012 Errege Lege Dekretuaren xedapen gehigarri bakarraren arabera Gobernuari egindako aginduaren bitartez egin da. Errege Lege Dekretu honetan, hipoteka zordunaren babesa indartzeko premiazko neurriak azaltzen dira.
Fondo hauen helburua kreditu-erakundeenak diren etxebizitzak, Kutxabank SA eta CajaSur Banco SAUrenak barne, ezarritako baldintzekin alokatzeko aukera izatea da.
Etxebizitza hauek ezarritako baldintzak betetzen dituztenei eta hipoteka ez ordaintzeagatik etxea galdu eta gizarte zaurgarritasuneko egoeran daudenei eskainiko zaizkie.
Etxebizitza Gizarte Fondoari lotutako alokairuko etxebizitza eskatzeko zure bulegora joan zaitezke.
Etxebizitzarako Gizarte Fondoan sartutako etxebizitzen alokairuko kontratuen errentariak izateko, pertsona fisikoek hurrengo baldintzak bete behar dituzte:
1. Etxetik kanporatua izan dela hipoteka-mailegua ez ordaintzeagatik epaia betearazteko eskariaren ondorioz. Eskari hori etxebizitza gizarte-fondoa osatzen duen kreditu-erakundeak berak abiarazi behar izan du.
2. Etxetik kanporatua izana 2008ko urtarrilaren 1etik aurrera.
3. Eskaria aurkeztu den egunean hurrengo egoera honetan egon behar da:
4. Ahulezia handiko egoera bat edukitzea. Hurrengoetariko edozein izango da ahulezia handiko egoera:
Familia-unitatearen kidetzat hurrengo hauek hartuko dira: eskatzailea, legez bananduta ez dagoen ezkontidea edo inskribatutako izatezko bikotekidea eta etxean bizi diren seme-alabak, beren adina edozein izanda ere, baita tutoretza, zaintza edo familiako abegiko harreman baten menpean daudenak ere.
Etxebizitzetarako Gizarte Fondoari eskaera egiteko, bezeroak eskaera behar bezala beteta aurkeztu behar du horretarako prestatu diren bulegoetan (Kutxabank SA eskaera edo CajaSur Banco SAU eskaera) baita egoera partikularraren arabera honako dokumentazioa egiaztatu ere:
Eskaerak eta kreditatzeko dokumentazioa hurrengo bulegoetan aurkeztu behar dira:
Hitzarmenak 3. klausulan Etxebizitzarako Gizarte Fondoaren hautatua izateko irizpideak zehazten ditu. Hautatua izateko irizpide hauei dagokienez, Hitzarmenak 5. klausulan erantsitako erakundeak irizpide horiek lehenetsi behar dituela azaltzen du.
Kutxabank SA eta CajaSur Banco SAU erakundeek lehenespena egiteko kontuan hartuko dituzte ahultasun egoera larriagotzen dituzten baldintza objektiboak. Hortaz, honako hauek izango dira lehenespen-irizpideak:
Eskaeren lehentasuna irizpide hauen arabera erabakiko da.
Eskaeren lehentasuna erabakitzeko prozesuan beste irizpide batzuk ere kontuan hartuko dira, esaterako, desgaitasuna, menpekotasuna edo gizarte-zerbitzuek aurkeztutako txostenetan agertzen diren beste egoera batzuk.