ir al contenido

Kutxabank

EGEaren kudeaketa

imagen puzzle - gestion rse Kutxabanken interes-taldeek entitatearen Jasangarritasun politikan parte hartzen dute, eta Kutxabankek komunikazio iraunkor eta argia dauka haiekin. Kutxabanken kudeaketa-ereduan negozio-eredu jasangarrian aurrera egiteko konpromisoa hartzen du, jarduera korporatiboak nahiz finantzarioak ekonomian, gizartean eta ingurumenean duten eragin positiboa maximizatzeko, Xedea, Ikuspegia eta Balioak izenekoan jasotzen den bezala.

 Jasangarritasun politika, entitatearen kudeaketarako oinarrizko agiria da gai honetan. Politika hau zehar-izaera da eta aurrera egin nahi du Erakundearen erabaki estrategikoetan, bereziki klima-aldaketaren ondoriozko arrisku eta aukeretan, IGG alderdiak (ingurumen, gizarte eta gobernantza arlokoak) txertatzeko.

 EGEaren Kodeak, erakundeak bere interes-taldeekiko izango duen erantzukizunezko jokabide eta jarreraren gakoak zehazten ditu. Ondoko hauek dira interes-talde horiek: Akziodunak. Enpresa-aliatuak, Bezeroak, Giza taldea, Hornitzaileak eta Gizartea.

Gizarte Ikuspegi Arduratsuko Inbertsioaren aldeko hautu sendoa egin du taldeak eta, ildo horretan, , IGG irizpideak (ingurumen, gizarte eta gobernantza arlokoak) txertatu ditu inbertsioei buruzko erabakiak hartzerakoan, bai hautatzeko prozesuan, bai arriskuaren kudeaketan. Horretarako, Jasangarritasun Arriskuen Politika eta Intzidentzia kaltegarriei buruzko politika ezarri ditu.

© Kutxabank 2012

Cookieen ezarpenak

Webgune honek helburu teknikorekin soilik erabiltzen ditu bere cookieak eta hirugarrenenak, eta ez du erabiltzaileen daturik biltzen ez eta lagatzen ere haien baimenik gabe.