ir al contenido

Kutxabank

Erakundearen webgunea
logotipo kutxabank

Inbertsiogileentzako informazioa

  • logo Kutxabank - Hasiera
  • > Inbertsiogileentzako informazioa
  • > Beste txosten batzuk
  • > Komunikatuak

Komunikatuak

2024/03/19 Moody’s- ek Kutxabanken rating-aren aurreikuspena positibotzat jo du

Moody's kalifikazio erakundeak Kutxabank SAren kalifikazioaren aurreikuspena egonkorretik positibora aldatu du. Kalifikazio-ekintza hau Espainiako merkatuko baldintza operatibo eta kreditu-baldintzen hobetzeak eragin du, eta, horren ondorioz, herrialdearen profil makroa 'Strong –' izatetik 'Strong' mailara igo da. Kalifikazio-ekintza  honek Espainiako zor publikoaren Baa1 kalifikazioaren aurreikuspena modu egonkorretik positibora aldatu dela ere islatzen du. Kutxabanken egungo kaudimenak profil finantzario independente altuagoa adierazten badu ere, Moody's-ek  honen BCA-a Espainiako kalifikazio subiranoaren mailara mugatzen du, eta, beraz, litekeena da Espainiaren kalifikazioa hobetuz gero, hau ere igotzea, betiere haren kaudimena okertzen ez den kasuan. Kalifikazio-agentziak Kutxabanken kaudimen-posizio sendoa, diru-sarrerak sortzeko ahalmena eta bankuaren arriskuaren kalitate nabarmena balioetsi ditu, eta baldintza horiei esker bankuak sendotasunez aurre egin diezaioke merkatuan nabarmentzen ari den hobekuntza operatiboari. Horrez gain, Kutxabanken finantzaketa eta likidezia posizio erosoa ere kontuan hartzen du, bere txikizkako gordailuen oinarri zabal eta granularrak babestuta.

2024/01/19 DBRSek Kutxabank Taldearen ratinga igo du

Morningstar DBRS kalifikazio-agentziak rating igoera jakinarazi dio Kutxabank Taldeari. Agentziak A mailara igo du erakundearen epe luzerako ratinga, eta ikuspegi egonkorra eman dio. Agentziak Kutxabanken lidergoa nabarmendu du bere jarduera-eremu naturaletan, kreditu-arriskuaren maila txikia, aktiboen kalitatearen sendotasuna eta kaudimena. Cajasur Banco, S.A.U.ren ratingaren igoeraren berri ere eman du.

2023/12/01 Kutxabankek kapital eskakizun txikiena duen bankua izaten jarraitzen du SREP azterketaren arabera

Kutxabankek %1,20ko kapital-eskakizuna bete beharko du 2024an, azken sei urteetako bera. Maila hau 2023an ebaluatutako Espainiako finantza-erakundeen artean txikiena da eta Europako hirugarrena. Kutxabanken kaudimen ratioek Espainiako finantza sistemaren buruan jarraitzen dute. Bere CET1 ratioa eta Kaudimen Ratio Osoa phased-in mailan % 17,5etik gora daude, ikuskatzaileak eskatzen duena CET1en bikoitza baino gehiago. Kapital-ratio horiek azaldutako eskakizunak aise gainditzen dituzte, beraz dibidenduen edo ordainsari aldakorren banaketan ez da mugarik ezartzen.

2023/06/05 DBRSek AAA kalifikazioa eman zien Kutxabanken Bonu Bermatuen programaren esparruan jaulkitako Hipoteka Zedulei

DBRS Ratings-ek AAA kalifikazioa esleitu die Kutxabanken Bonu Bermatuen programaren barruan jaulkitako Hipoteka Zedulei (CH). Kalifikazioak indarreko legeriak CHen titularrei babes handia ematen diela erakusten du, bai eta Estaldura Multzoa osatzen duten aktiboen kalitatea ere.

Igorleak hautatutako aktiboen zorro espezifiko batek babesten ditu Hipoteka Zedulak. 2023ko martxoaren 31n, Estaldura Multzoa batez ere etxebizitzetarako hipoteka-maileguek osatzen zuten ( % 93,4), eta zorroaren gainerako zatia ( % 6,6) datozen 180 egunetan Bonu Bermatuen programaren likidezia-irteera garbia estaltzeko aktibo likidoei zegokien. Estaldura Multzoa nahiko dibertsifikatuta dago geografikoki, eta kontzentrazio handiagoak daude per capita errenta handieneko eremuetan, hala nola EAEn ( % 44,5), Madrilen ( % 26,9) eta Katalunian ( % 12,4). Estaldura-multzoak 60 hilabeteko batez besteko antzinatasun haztatua eta 259 hilabeteko hondar-bizitza du. Ez dago mailegurik berandutza-egoeran.

Kalifikazio-agentziak honako alderdi hauek hartu ditu kontuan bere azterketan: bermatutako bonuei buruzko Espainiako legeria, Espainian eta Europar Batasunean aplikatu beharreko suntsiarazpen-araudia, eta jaulkitzailearen bonu-programaren alderdi espezifikoak. 

2022/03/25 S&P-ek Kutxabankeko Hipoteka Zedulen programako AA+ rating-aren perspektiba negatibotik egonkorrera aldatu du, Espainiaren kalifikazioan antzeko ekintza baten ondoren, rating-a konfirmatu du

2022ko martxoaren 18an, S&P-ek Espainiako rating-aren perspektiba negatibotik egonkorrera aldatu zuen. Kutxabankeko Hipoteka Zedulak kalifikazio subiranoaren aldean dagoen gehienezko diferentziaz baliatzen dira, baldin eta Hipoteka Zedulek gain-kolateralizazio maila nahikoa badute ez-betetze subirano bat jasateko, Kutxabankek dagoeneko betetzen duen baldintza. Aurrekoaren ondorioz, S&P-ek egonkorrera berrikusi zuen Kutxabankeko Hipoteka Zedulen programako AA+ kalifikazioaren perspektiba, Espainiak eskatu gabeko epe luzeko kalifikazioan egindako ekintzaren ondoren. 

2021

2021/10/08 Moody's-ek Kutxabankeko gordailuen ratinga igo eta ikuspegi positiboa ezartzen du

Moody’s kalifikazio-agentziak Kutxabanken gordailu-ratinga Baa1-era igo du, eta, gainera, bere ikuspegia egonkor izatetik positibo izatera pasatu da. Lehentasunik gabeko ohiko zorraren jaulkipenak gordailuen ratinga hobetzea ekarri du. Bestalde, agentziak bere aseguru-negoziotik eta aktiboen kudeaketatik datozen diru-sarreren dibertsifikazioa, bere kapitalaren indarra eta ratingaren ikuspegia hobetzeko aktiboen kalitatearen bilakaera ona nabarmentzen ditu. 

2021/02/26 Fitch-ek Kutxabanken BBB+/bbb+ rating-a baieztatu du eta perspektiba egonkorrera aldatu du

Fitch-ek Kutxabank SA-aren perspektiba, negatibotik egonkorrera berrikusi du, Long Term Default Rating-a (IDR) “BBB+”-en eta Viability Rating-a (VR) “bbb+”-en baieztatuz. Ikuspegiaren berrikuspenak Fitch-ek Kutxabanken kalifikazioek arriskuak xurgatzeko adinako kapital-marjina dutela deritzola erakusten dute, egoera ekonomiko okerrago batek eragin ditzakeen inpaktuak barne. Oinarrizko eszenatokian, Fitch-ek aktiboen kalitateari buruzko presioak jasota egotea espero du, bankuaren arriskuagatiko apetitu baxuan eta kutxabankek txikizkako hipoteka-maileguetarako duen joeran oinarrituta.

Kutxabank Aseguruak

2021/12/16 Kutxabank Bizitza eta Pentsioak sozietatearen dibidenduak banatzeko politikari buruzko jakinarazpena

Kutxabank Bizitza eta Pentsioak SAU sozietateak, Aseguru eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren onespenarekin, ekitaldi honetan 2021eko azaroko itxierako emaitzen kontura, bere akziodun bakarrari, dibidenduak banatu dizkio % 40ko pay-out-arekin, erabilera libreko erreserbei loturiko ezohiko dibidendu batekin batera.

Dibidendu hauek banatzeko erabakia aseguru-erakundearen egoeraren azterketa sakon eta hausnartuan oinarritzen dela bermatzen da. Erabaki horrek ez ditu arriskuan jartzen aseguru-hartzaile eta aseguratuen etorkizuneko kaudimena eta interesen babesa, eta arlo honetako ikuskatzaileen gomendioen testuinguruan egiten da.

2021/12/16 Kutxabank Aseguru-etxe sozietatearen dibidenduak banatzeko politikari buruzko jakinarazpena

Kutxabank Aseguru-etxe SAU sozietateak, Aseguru eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiaren onespenarekin, ekitaldi honetan 2021eko azaroko itxierako emaitzen kontura, bere akziodun bakarrari, dibidenduak banatu dizkio % 80ko pay-out-arekin, erabilera libreko erreserbei loturiko ezohiko dibidendu batekin batera.

Dibidendu hauek banatzeko erabakia aseguru-erakundearen egoeraren azterketa sakon eta hausnartuan oinarritzen dela bermatzen da. Erabaki horrek ez ditu arriskuan jartzen aseguru-hartzaile eta aseguratuen etorkizuneko kaudimena eta interesen babesa, eta arlo honetako ikuskatzaileen gomendioen testuinguruan egiten da.

2021/10/07, Kutxabank Bizitza eta Pentsioak sozietatearen dibidenduak banatzeko politikari buruzko jakinarazpena

Kutxabank Bizitza eta Pentsioak SAU sozietateak, Aseguru eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiak baimena eman ondoren, ekitaldi honetan 2021eko abuztuko itxierako emaitzen kontura, bere akziodun bakarrari, dibidenduak banatu dizkio % 40ko pay-out-arekin.

Dibidendu hauek banatzeko erabakia aseguru-erakundearen egoeraren azterketa sakon eta hausnartuan oinarritzen dela bermatzen da. Erabaki horrek ez ditu arriskuan jartzen aseguru-hartzaile eta aseguratuen etorkizuneko kaudimena eta interesen babesa, eta arlo honetako ikuskatzaileen gomendioen testuinguruan egiten da.

2021/10/07, Kutxabank Aseguru-etxe sozietatearen dibidenduak banatzeko politikari buruzko jakinarazpena

Kutxabank Aseguru-etxe SAU sozietateak, Aseguru eta Pentsio Funtsen Zuzendaritza Nagusiak baimena eman ondoren, ekitaldi honetan 2021eko abuztuko itxierako emaitzen kontura, bere akziodun bakarrari, dibidenduak banatu dizkio % 40ko pay-out-arekin.

Dibidendu hauek banatzeko erabakia aseguru-erakundearen egoeraren azterketa sakon eta hausnartuan oinarritzen dela bermatzen da. Erabaki horrek ez ditu arriskuan jartzen aseguru-hartzaile eta aseguratuen etorkizuneko kaudimena eta interesen babesa, eta arlo honetako ikuskatzaileen gomendioen testuinguruan egiten da.

2020

2020/09/15 MREL eskakizuna

Espainiako Bankuak Kutxabanki ondare propioen eta pasibo jasangarrien gutxieneko eskakizun formala (MREL) jakinarazi dio, eskakizun hau JUR erakundeak ezarri duelarik. Erabaki horren arabera, 2024ko urtarrilaren 1etik aurrera, Kutxabankek ondare propioen eta pasibo jasangarri kontsolidatuei dagozkien bolumenak arrisku esposizioen (TREA) %17,10 izatea bermatu beharko du eta era berean palanka-koefizienteari dagokion esposizioaren (LRE) %5,27koa izatea. Horrez gain, komunikazio berean, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera TREAren %16,59ko eta LREren %5,27ko bitarteko helburu lotesle bat ezarri da. Eskakizun hauek Kutxabank Taldeak erabilitako finantziazio-planarekin bat datoz.

2020/09/25 S&Pek Kutxabankeko Hipoteka Zedulen programako AA+ rating-aren perspektiba egonkorretik negatibora aldatu du, Espainiaren kalifikazioan antzeko ekintza baten ondoren

2020ko irailaren 18an, S&P-k Espainiako rating-aren perspektiba egonkorretik negatibora aldatu zuen. Kutxabankeko Hipoteka Zedulak kalifikazio subiranoaren aldean dagoen gehienezko diferentziaz baliatzen dira, baldin eta Hipoteka Zedulek gain-kolateralizazio maila nahikoa badute ez-betetze subirano bat jasateko, Kutxabankek dagoeneko betetzen duen baldintza. Aurrekoaren ondorioz, S&P-k negatibora berrikusi zuen Kutxabankeko Hipoteka Zedulen programako AA+ kalifikazioaren perspektiba, Espainiak eskatu gabeko epe luzeko kalifikazioan egindako ekintzaren ondoren.

2020/04/07 S&P-ek Kutxabanken BBB/A-2 rating-a baieztatu du eta perspektiba egonkorrera aldatu du

S&P kalifikazio-agentziak Kutxabanken epe luze eta epe laburreko kalifikazioak ‘BBB/A-2’-n eta lehentasunik gabeko senior zorra ‘BBB-‘-an baieztatu ditu. Kutxabank-en perspektiba positibotik egonkorrera berrikusi du. Perspektibaren berrikuspen horrek S&P-k Espainiarentzat 2020an aurreikusten duen atzeraldi ekonomiko handia islatzen du, Covid-19 pandemia geldiarazteko hartutako blokeo-neurrien ondorioz. Kalifikazio-agentziaren ustez, kontrako ingurune horrek eragin negatiboa izango du Kutxabanken kreditu-kalitatean eta haren errentagarritasunean, eta etorkizun hurbilean ikuspegia hobetzeko aukera mugatuko du. Hala ere, S&P-ren ustez, Kutxabanken kapitalaren eta likideziaren kokapen sendoak eta bere arrisku-profil kontserbadoreak inpaktu ekonomikoa bermeekin gainditzea ahalbidetuko diote.

2020/03/10 Fitch-ek Kutxabanken rating-a baieztatu du eta gordailuen rating berri bat esleiten dio “A-“ean

Fitch-ek Kutxabank SA-aren Long Term Default Rating-a (IDR) “BBB+”-en baieztatu du eta Viability Rating-a (VR) “bbb+”-en. IDR-aren perspektiba egonkorra mantentzen da. Era berean, Fitch-ek Kutxabanki gordailuen rating berri bat esleiten dio, “A-“/”F2”-ean.

2019

2019/10/04 S&P-ek Kutxabanken Hipoteka Zedulen rating-a AA+ mailara hobetzen du, perspektiba egonkorra

S&Pek Kutxabanken Zedula Hipotekarioen rating-a AA mailatik AA+ mailara igo du (perspektiba egonkorra), joan den 2019/09/20an Espainiako Erresumako rating-a Ara igo ondoren. Kutxabanken Zedula Hipotekarioen rating berriak Subiranoaren kalifikazioaren gaineko gehienezko maila kopurua mantentzen du.

2019/07/19 S&P-ek Kutxabanken Hipoteka Zedulen rating-a AA mailara hobetzen du, perspektiba positiboa

S&Pek Zedula Hipotekarioen rating-a AA-mailatik AAra mailara igo du (perspektiba positiboa), positibotzat balioztatu baitu Kutxabankek Zedula Hipotekarioen gain-kolateralizazio maila mantentzeko hartu duen konpromezua

2018

2018/03/22 Moody’s agentziak igo egin ditu Kutxabanken kreditu-kalifikazioak

Moody's Investors Service-k gaur eguneratu ditu Kutxabanken gordailuen kalifikazioak Baa3 / Prime-3 mailatik Baa2 / Prime-2 mailara, eta baseline credit assessment (BCA) eta BCA doitua baa3 mailatik baa2 mailara. Epe luzeko gordailuen kalifikazioen perspektiba egonkorra da. Gaurko rating ekintzaren barruan, Moody’s agentziak Kutxabanken (CR Assessment) kontralderdi-arriskuaren ebaluazioa berretsi du Baa1 (cr) / Prime-2 (cr) mailan. Kutxabanken upgrade honek islatzen du bankuaren kreditu-funtsezkoen hobekuntza, batez ere aktibo- eta kapital-arriskuaren aldetik, eta, bestalde, sarrera operazionalak sendo mantendu dira krisia hor egon arren. 

2017

2017/09/26 S&P agentziak igo egin ditu Kutxabanken kreditu-kalifikazioak

S&P kalifikazio-agentziak igo egin du Kutxabanken kreditu-kalifikazioa BBB- mailatik BBB mailara eta epe laburreko kalifikazioa ere hobetu egin du A-3 mailatik A-2 mailara, rating-aren perspektiba positiboa mantenduz. Hobekuntzaren oinarrian daude Kutxabank Taldeak arriskuaren aldetik duen sendotasuna, likidezia-posizio indartsua eta, batez ere, partaidetuen zorroa birdimentsionatzearen ondorioz lortutako kapital-hobekuntza. Agentziak nabarmendu du, gainera, Kutxabank frankiziaren sendotasuna eta errentagarritasunaren alderik duen portaera egonkorra. 

2017/05/10 Moody's-ek Kutxabanken kreditu-kalifikazioak hobetu ditu

Moody's Kalifikazio Agentziak Espainiako finantza-sistemaren jardueraren profil makroekonomiko eta baldintzak aztertu ditu. Horren ondorioz, Agentziak Kutxabanken rating-a Baa3/Prime-3 mailaraino igo du, Ba1/Not Prime mailatik abiatuta. Halaber, epe luzerako senior zorraren kalifikazioak Baa3 mailaraino ekarri ditu, Ba1etik. Rating-aren perspektiba baikorra da oraindik. Kalifikazioen igoera BCA (Baseline Credit Assessment) delakoaren hobekuntzan oinarrituta daude, Taldeko arriskuaren metrikoen joera ona, kapitalen koltxoi handiak eta likideziako posizio sendoa ardatz hartuta.

2017/04/07 Fitch-ek Kutxabankeko rating-a BBB+ mailaraino igo du, perspektiba egonkorrarekin 

Fitch nazioarteko kalifikazio-agentziak Kutxabankeko epe luzerako rating-a hobetu du, BBB+ emaitzaraino. Agentziak ere bideragarritasunaren rating-a bbb mailatik bbb+ mailara igo du eta epe laburrekoa, berriz, F3tik F2ra. Fitch-ek honako alderdiak aldekotzat jotzen ditu: galerak konpentsatzeko gaitasun handia, aktiboen kalitateari buruzko adierazleen hobekuntza eta Banka Taldeak daukan likideziako posizio ona. Era berean, partaidetuen zorroaren posizioa mugatu dela baloratu du, gaur egun bere kapital-mailari egokituago dagoela iritzita.

2017/04/07 S&P-ek Kutxabankeko Hipoteka Zedulen rating-aren perspektiba ontzat jo du 

S&P-ek egonkorretik oneraino eraman du Kutxabankeko Hipoteka Zedulen programari dagokion rating-aren perspektiba, 2017ko martxoaren 31n Espainiako rating-aren perspektiba berraztertzearen ondorioz.

2017/03/15 Moody’sek Kutxabankeko rating-aren perspektiba positibotzat jo du 

Moody's Investors Service erakundeak Ba1 bezala berretsi ditu, gaur, Kutxabank SAren epe luzerako gordailuen eta senior zorraren kalifikazioak. Gauzak horrela, Kutxabanken kalifikazioen gaineko eragin positiboa islatuta geratu da, bankuaren ezaugarri nagusietan hobetzeko behatutako joera honi hurrengo 12-18 hilabeteetan ere eusten badio.

2017/02/09 S&Pek Kutxabankeko rating-aren perspektiba positibotzat jo du 

S&P-ek positibotzat jo du Kutxabank SAren epe luzerako rating-aren perspektiba haren epe luze eta laburrerako rating-a berretsita. Rating-eko jarduera honek Espainiako bankuek arrisku ekonomiko gutxiagori aurre egin behar dietela kontuan hartzen du. S&P-ren arabera, Espainiako finantza-sistemak higiezinen burbuilaren leherketako eta haren ondoren ekonomiak izandako motelaldiaren kreditu-kostuak dagoeneko bere gain hartu ditu. Horren ondorioz, aurreko desoreken zuzenketaren ondorioz hornidurari dagokion edozein inpaktu mugatua izango dela aurreikusi du Rating-eko Agentzia honek. Kutxabankeko perspektiba onaren arabera, hurrengo 12-24 hilabeteetan Espainiako ingurune ekonomiko zein operatiboan hobekuntza emango da. Horren ondorioz, bankuaren kaudimena sendotuko da eta Espainiako bankuek aingura finkoagoa izango dute.

© Kutxabank 2012

Cookieen ezarpenak

Webgune honek helburu teknikorekin soilik erabiltzen ditu bere cookieak eta hirugarrenenak, eta ez du erabiltzaileen daturik biltzen ez eta lagatzen ere haien baimenik gabe.