ir al contenido

Kutxabank

Etika eta zintzotasuna

Jokabide kodea

Jokabide kodeak, erakundearen misioan, ikuspegian eta balioetan oinarriturik, enpresa etika eta gardentasun printzipioekiko konpromisoa jasotzen du, bere jarduera eremu guztietan. Hori horrela, printzipioak eta jokabide arauak ezartzen ditu, beren jarduera burutzean Kutxabank osatzen duten pertsonen jokabide etikoa eta arduratsua bermatzeko.
 

Zigor arloko betetzeak kudeatzeko eredua 

Kutxabankek delituak prebenitzeko antolamendu- eta kudeaketa-eredu eraginkor bat du, arrisku penala kontrolatzeko eta prebenitzeko sistema egokiak barne, antolamendu- eta kudeaketa-ereduak lege-araudiak zehaztutako eskakizun guztiak betetzen dituela bermatzeko.


Ustelkeriaren eta Iruzurraren aurkako printzipioak

Kutxabank erreferente bat da printzipio etikoekin duen konpromiso sendoagatik, eta bere gain hartzen du jarduera-arlo guztietan ustelkeriaren eta iruzurraren aurka borrokatzeko desafioan aktiboki parte hartzeko erantzukizuna. 


Salaketak egiteko kanala

Hirugarren batzuek jakinaraztea erakundean arauak ez direla bete edo delituren bat egin dela informazio baliogarria da, Kutxabankeko funtzionamendu prozeduretan eta jokabide etikoari buruzko prozeduretan hobekuntza ekintzak ezartzeko.

Kanal honek konfidentzialtasuna bermatzen du, eta, nahi izanez gero, modu anonimoan erabil daiteke. 

Kanal honen bidez, Kutxabankek eginiko delituak jakinaraz daitezke, edo bertako langileek, zuzendaritza taldeak eta erakundean zerbitzuren bat duen edo ematen duen edonork eginikoak.
 

 

 

 

 

 

 

© Kutxabank 2012

Cookieen ezarpenak

Webgune honek helburu teknikorekin soilik erabiltzen ditu bere cookieak eta hirugarrenenak, eta ez du erabiltzaileen daturik biltzen ez eta lagatzen ere haien baimenik gabe.